M A S U S T A

MASUSTA bildumak haurra nintzela gurasoekin masustak biltzera  joaten nintzeneko egunei egiten die omenaldia.


Sasi artean ezkutaturiko masusta/altxorren bila ematen genuen arratsaldea jolasean. Morez tindaturiko eskuetan poltsa bete masusta itzultzen ginen etxera marmelada goxoen usainarekin ametsetan.

O R E K A

Oreka bi amildegiren artean dagoen hari fin bat da: argia eta iluntasunaren artean, hutsa eta korapiloaren artean, soiltasunaren eta konplexutasunaren artean…

Itxi begiak eta entzun amildegia. Hari meheak airea mozten du.

Sentitu. Funanbulistak gara bizitzaren harian dantzan.