M A S U S T A

Haurtzaroko Oroitzapenak

 

MASUSTA bildumak haurra nintzela gurasoekin masustak biltzera joaten nintzeneko egunei egiten die omenaldia.

Sasi artean ezkutariko masusta-altxorren bila ematen genuen arratsaldea jolasean. Iluntzean, morez tindaturiko eskuetan poltsa bete masusta itzultzen ginen etxera marmelada goxoen usainarekin ametsetan.

Bilduma honetako bitxien asmoa txikitako jolas horretara bidaiatzea da, bilaketa-jolas horretara. Bilaketa horretan jolasteko keinua egiten digute piezek. Oraingoan bitxien artean nahita ezkutaturiko masustak (espinelak kasu honetan) topatzea izango da jolasa eta honela, iraganeko oroitzapenetara bidaia egitea.

Bilduma hau iraganera eginiko itzulera bat da. Uda amaierako egun horietara, jolasez eta esplorazioz beteriko egun luze haietara eginiko bidaia.