MASUSTA bildumak haurra nintzela gurasoekin masustak biltzera joaten nintzeneko egunei egiten die omenaldia.
Sasi artean ezkutaturiko masusta-altxorren bila ematen genuen arratsaldea jolasean. Morez tindaturiko eskuetan poltsa bete masusta itzultzen ginen etxera marmelada goxoen usainarekin ametsetan.
Beste eredu baten bila
Bitxi hauek egiteko erabili den zilarra ez da zuzenean mina batetik ustiatu. Birziklatze prozesu baten ondorioz, zenbait industria-produktutatik berreskuratua izan da.
Prozesu elektrolitikoen bidez, erradiografia paperetako eta argazki analogikoetako nahiz pelikula zinematografietako filmetan dagoen zilarra berreskuratu da.