Istorioz eginiko bitxiak

Zure istorioa gordetzen duen bitxi bat sortu nahi baduzu, jarri kontaktuan nirekin eta magia egingo dugu elkarrekin.

Bitxiak ez dira soilik edertzeko objektuak. Historia osoan zehar erritual ezberdinetarako erabili ohi izan dira. Amuletoak dira, amonak amari eta amak zuri oparitutakoak. Esanahia dute, istorio bat dute gorderik barruan. Gorputzean itsatsirik, soinean eramaten ditugu. Altxorrak dira. Magikoak dira.
  • A eta D

    A eta D pertsona berezi batek oparituriko eskumuturreko batekin etorri ziren. Suarekin magia egin genuen beraien aliantzak sortzeko.

  • Hiru elementu

    Hiru elementu. Hiru izate.

  • Betirako zirkulua

    Betirako gogoratuko duen bidaia bat itxi zuten zirkulu hauek.

  • Gogora nazazu

    Ama eta bi alaben arteko maitasuna. Elkar gogoratzeko egindako lepokoak.

  • Amaren altxorrak

    Amaren altxorrak kajoi batean gorderik zituzten Maitane eta Loreak. Behin amarenak izan ziren bitxiak soinean eramatea zen beraien nahia, oroitzapenak orainaldi egitea.

  • Ezkontza-eraztunak

    Zuen istorioa kontatuko duen aliantzak sortu ditzakegu elkarrekin.

Bizi berri bat gure urrezko altxorrei

Bitxi hauek bere jabeak erabiltze ez zituen urrezko bitxiak berrerabiliz sortutakoak dira. Gorderik zituen urrezko bitxi zaharrak, bikoterik gabeko belarritakoak, apurtuak, oparitutakoak, amak-amonak emandakoak… Kajoiak hustu eta bizi berri bat eman genien.

Zuk ere kajoietako bitxiei bizi berri bat eman nahi badiezu, jarri kontaktuan nirekin.

1. Pausoa

Berrerabili nahi dituzun urrezko bitxiak elkartu mimo handiz.

2. Pausoa

Ezer baino lehen pisatu eta neurtu egingo ditugu zenbat urre dugun jakiteko.

3. Pausoa

Elkarrekin diseinatuko dugu. Ekarri zure ideiak eta forma emango diogu. Ez badakizu nondik hasi, lasai, nik lagunduko dizut.

4. Pausoa

Aurrekontu bat egingo dizut pieza egiten hasi baino lehen. Eta ados bazaude soilik hasiko dugu prozesua.

5. Pausoa

Bitxiak hurtu eta suaren magiaz amesten duzun bitxia sortuko dugu.

Harpidetu zaitez newsletter-era